Testu tipologia
Testu tipologia giza komunikazioaren oinarrizko unitateak, testuak alegia, sailkatzeko ahalegin metodologikoa da. Adiera zabalean, testua komunikazioa bilatzen duen giza hizkuntzaren unitatea da baina beste erabilpen batean testua idatzizko bertsioari besterik ez zaio esaten, ahozko testuari diskurtsoa esaten baitzaio.
Testu tipologiak hainbat testu mota bereizteko ahaleginak egiten ditu. Zer duten zenbait testuk berdinetik eta zer desberdinetik. Testu motak, testu tipoak[1][2] edo testu generoak[3] sailkatzerakoan, testuaren formari zein testuaren edukiari, mamiari, esanahiari, begiratu izan zaio.
Hona hemen sailkapen batzuk:
Testu generoak / Testu tipoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuen helburu nagusia izan da gehien erabili izan den irizpidea testuak sailkatzerakoan. Baina horrela, —ikus artikulu honetan beherago—, dozenaka testu mota bereiz daitezke. Testu motak eta testu generoak kontzeptuekin sailkapen hobeak lor daitezkeelakoan testu guztiak testu mota nagusi bakar batzuetan multzokatu[4] egin ohi dira eta multzoei genero eta multzo bakoitzean hainbat testu tipo zerrendatu ohi dira[5].
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak testu tipo bakar batzuk zerrendatzen ditu. (Ikus 118. orrialdea)[6].
Ahozko zein idatzizko testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahozkoak diren testuei, diskurtso ere deitu ohi zaie. Diskurtso hitzak beti adierazten du ahozko testua, eta testu hitzak, eskuarki, idatzizko testua adierazi ohi du. Dena den, testu hitza, noiz edo noiz, ahozko-testuari erreferentzia egiteko ere erabili izan da.
Ahozko eta idatzizkoen artean tarteko komunikazio unitaterik badago. Esate baterako, hitzaldi batean diapositibak erabiltzen badira, eta bertan idatzitako testuak diskurtsoaren osagarri, orduan ahozko diskurtsoa eta idatzizko testua batera topa ditzakegu.
Beherago agertzen diren testu-tipoen sailkapena, paralelismo erraz batekin, diskurtso-tipoak ere izan daitezke.
Erregistroaren araberako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuak oso formalak edo oso lagunartekoak izan daitezke, tartean hamaika gradu.
Graduazio horrekin testu-tipoak bereiz daitezke bere formaltasunari erreparatuz. Horrela, esate baterako, gutun formalak eta lagunarteko gutunak bereiz daitezke, formaltasun graduarekin hamaika ñabardura egiteko aukera dagoelarik.
Igorle-hartzaile rol eta kopuruari begira egindako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igorle bakarra edo hainbat igorle egon daitezke testu baten iturburuan. Hartzaileak ere bat edo batzuk izan daitezke. Honela, jendaurreko hitzaldia, lagunarteko elkarrizketa, elkarrizketa formalak, debateak eta beste hainbat testu-tipo deskribatzerakoan, zenbat igorle eta zenbat hartzaile dauden zehaztu ohi da.
Ea norabide bakarreko komunikazioa dagoen, batzuk beti igorle, besteak beti hartzaile... edo ea hartzaile-igorle rolak txandakatzeko aukera dagoen ere zehaztu ohi da.
Testuinguruaren, erabilera eremuaren, araberako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuak zein egoeratan, zein tokitan, zein testuingurutan agertzen diren kontuan hartuz gero, testuak administraziokoak, akademikoak, hedabideetakoak, literarioak, lagunartekoak, etab. direla esan daiteke.
Zenbait testu genero, hainbat testu mota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzo eta azpimultzo asko egin daitezke testu tipoak sailkatzeko. Eleberriarekin egin den bezala, beheko koadroan, beste testu tipo batzuk ere azpimultzo askotan zatitu zitezkeen. Horrela ipuin mota asko daude, poema mota asko, etab. Eta azpimultzo askotan multzo txikiagoak ere egin litezke...
Literatura hizkuntzako testuen tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lirika | Antzerkia | Saiakera, Entsegua, Saioa | Narratiba | |
Abestia | Komedia | Gai nagusiaren arabera sailkatu ohi dira | Ipuina | |
Balada | Tragedia | Historia | Eleberria | |
Poema | Drama | Politika | > > > > > > > | Eleberri beltza |
Poema epikoa | Bakarrizketa | Zientziak | Parabola | Eleberri grafikoa |
Bertso | Maskarada | etab. | Alegia | Eleberri historikoa |
Kopla | Pastorala | Argudio | Biografia | Eleberri pikareskoa |
Atsotitzak, | Txistea, izkirimiria | Iritzia | Autobiografia | Eleberri poliziakoa |
Salmoa | Manifestua | Autofikzioa | Eleberri historikoa | |
etab. | Dibulgaziozko testua | Egunkaria | Eleberri gotikoa | |
etab. | Kondaira | etab. |
Erakunde harremanetako hizkuntzako testuen tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administrazioko idazkiak dira Administrazioaren baitan erabiltzen diren testu motak. Testu tipologiaren sailkapen ohikoena testuen helburu nagusiari begira egin ohi da. Honelako administrazio testu zerrenda aurkezten zuen IVAPeko estilo-liburuak 2005ean[7]:
Helburua | Agiri-mota |
---|---|
Eskatzea | Eskabidea |
Informazioa ematea | Ofizioa |
Gutuna | |
Jakinarazpena | |
Iragarkia | |
Foiletoa | |
zirkularra | |
Curriculuma | |
Prentsarako oharra | |
Eginaraztea | Dekretua |
Ebazpena | |
Agindua | |
Iritzia ematea | Txostena |
Artikulua | |
Dei egitea | Bilera deia |
Gonbita | |
Egiaztatzea | Ziurtagiria |
Akta |
Beste testu mota batzuk: laburpena, atarikoa, sarrera, sumarioa, epitomea, aipua, epaia, maxima, aforismoa, izenburua, goiburua, idazkuna, inskripzioa, leloa...
Deskripzio | Narrazio | Azalpen | Argudio | Irakasbide |
Aurkezpen | Txosten | Konstituzioa, Legea, Dekretua, Lege-Dekretua | Adierazpen | Iragarkia |
Agurra, | Akta, | Ebazpena, Probidentzia, Oharra, Plana, | Eslogana, | Txostena, |
Aurkezpena, | Dossier, Txosten, Aurkezpen, Aurkezpen digitala, | Iritzia, | Jarraibidea, | |
Jarraibide, Agindu, Curriculum, Argibide, Aurkibidea | Posta elektroniko mezua, | Argibidea, Aurkibidea | ||
Sententzia, Bandoa, Gutun formala, | Gutun formala, | Epaia, | ||
Posta elektroniko mezua, Akta, Arautegia, | Erreklamazio-gutuna, | Definizioa, | ||
Ordenantza, Araua, Ohartarazpena, | Erreklamazio-orria, | Apunteak, eskola-apunteak, | ||
Definizioa, Deialdia, Egiaztagiria, Gonbidapena, | Zuzendariari gutuna | |||
Iragarkia, Jakinarazpena, Baldintza-orria, | Debatea | |||
Lan eskaintza, Curriculum vitae | Iruzkin kritikoa |
Hedabideetako hizkuntzako testuen tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskripzio | Narrazio | Azalpen | Argudio | Irakasbide |
Aurkezpen | Albistea, | Albistea, | Adierazpen | Iragarkia |
Aurkibidea, | Efemeridea, | Erreportajea, | Iritzi artikulua, | Errezeta, |
Argazki oina, | Prentsarako oharra, | Iritzia, Kritika, | Turismo-gida, | |
Elkarrizketa | Posta elektroniko mezua, | |||
Erreportajea | Zuzendariari gutuna, | |||
Sinopsia | Debatea, | |||
Testigantza | ||||
Kronika |
Hezkuntzako hizkuntzako testuen tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza munduan testu mota asko erabiltzen dira, bai administrazio kontuetan[8], bai arlo didaktikoetan. Horra adibide batzuk.
Deskripzio | Narrazio | Azalpen | Argudio | Irakasbide | |
Definizioa, | Komikia, | Azalpen testua, | iritzia, | Dekalogoa, | |
Eskema, | Sinopsia, | Galdera-erantzunak, | Testu-iruzkina, | Azterketak, | |
Laburpena, | Biografia, | Aipamen historikoa, | Erreklamazioa, | Matematika problemak | |
Kontzeptu mapa, | Epitome | Aipua, | Hitz-zopa, | ||
Fitxa, | Atsotitzak, | Gurutzegrama | |||
Deskripzioa, | Glosarioa, | ||||
Aurkezpen digitala, | Monografiak, | ||||
Aurkibidea, | Doktore tesiak, | ||||
Laburpen taula | Problemak, buruketak eta ebazpenak, | ||||
etab. | Koadro sinoptikoak, etab. | ||||
Tutorial |
Helburu nagusiaren araberako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testu guztiak zerbait nolabait komunikatzeko helburuarekin ekoizten dira baina askotan, testuetan, helburuen artean helburu nagusi bat nabarmen daiteke. Helburu nagusiaren irizpideari jarraiki, testu-tipoak helburu nagusiaren arabera izendatu ohi dira:
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joaquim Dolz & Bernard Schneuwly (Katalanez) Per a un ensenyament de l'oral : iniciació als gèneres formals a l'escola. (traducció fr > ca de Joan Manuel Verdegal). 2006. Argitaratzailea: València : Institut Interuniversitari de Filologia Valenciana ; Barcelona : Publicacions de l'Abadia de Montserrat, 2006 . ISBN: 84-8415-780-6
- Uri Ruiz Bikandi (apailatzailea); IÑURRIETA LABAIEN, Iñaki (euskaratzailea): Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan[Betiko hautsitako esteka]. EHU Argitalpen zerbitzua. 2010. (Ikus, batez ere, 4. kapitulua: 4.4 & 4.5[Betiko hautsitako esteka]).
- Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa: Testu eredu batzuk. (Akta, bilera deia, eskabidea, oharra eta txostena).
- Felipe Zayas Hernando: (Gaztelaniaz) “El lugar de las tipologías textuales en la didáctica de la lengua” in Aspectos didácticos de Lengua y Literatura, nº 7. I.C.E. Universidad de Zaragoza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EAEko Berritzegune Nagusia. "Testu errepertorioa"
- ↑ «Testuaren aurrean - TIPOLOGIA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74633.pdf Luis Mª LARRINGAN, "Testua, testu-generoa eta hizkuntzaren ikas/irakaskuntza"
- ↑ «Testu Mota > Testu Generoak - Bilaketa orria» www.saretik.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ «Testu generoak koadroetan multzokatuta» www.saretik.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua.
- ↑ IVAPeko estilo liburua. (3. argit. argitaraldia) Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea = Instituto Vasco de Administración Pública 2009 ISBN 84-7777-290-8. PMC 920237316. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ «IRALE idazki-ereduak - IRALE» irale.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erretorika.
- Estilo-liburua.
- Komunikazioa.
- Komunikazio gaitasuna.
- Literatura.
- Literatura generoa.
- Oratoria.
- Zerrenda: Testu tipologia etiketa duten artikuluen zerrenda.